Ecofestesen prezioa edo ezaugarri teknikoren bat kontsultatu nahi baduzu, bete inprimakia eta guk geuk deituko dizugu.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9h eta 17h
Zure eskaera ongi bidali da.
Laster zurekin harremanetan jarriko gara.
2006tik...1.200.523Kgplastiko aurreztu ditugu.Kontuan izanik...2006tik, Ecofestesek milioika edalontzi berrerabilgarri banatu ditu Katalunian, estatu osoan eta Europako Batasuneko zenbait herrialdetan. Batez beste edalontzi batekin 5 gramo aurrezten baditugu, esan dezakegu aurrezpen globala zenbatekoa izan den.
Ohiko Galderak
PRODUKTUA
Zenbat aldiz erabili daitezke plastikozko edalontziak?Gure edalontzi ekologikoak, iraupen eta erresistentzi handia dute. Nahi hainbat aldiz erabili eta garbitu daitezke
Edalontzi berrerabilgarriak garbigailuan garbitu ahal daitezke?Bai, 90ºC jasan ditzakete, horregatik garbigailuan garbitu daitezke.
Edalontzi berrerabilgarriak, edari beroekin erabili ahal daitezke?Bai, tenperatura beroa ondo jasaten dute
Edalontziak mikrouhinen labean sartu ahal daitezke?Bai, gure edalontzi eta platerak mikrouhin labean edari eta janaria berotzeko erabili daitezke
Edalontzien konposizioan Bisfenol A bai al dago?Ez, gure edalontzi berrerabilgarriek ez dute Bisfenol A (BPA) beren konposizioan
Kontzertuetarako edalontziak, ze plastiko motarekin eginak daude?Edalontzi gehienak polipropileno homopolimeroz eginak daude. Bakoitzaren fitxan aurkituko duzu informazio hori
Edalontziak edukiera eta eredu ezberdinekoak al dira? Zein da ohikoena?Gure produktuen artean, hainbat neurritako eta funtzio ezberdinetarako edalontziak topatuko dituzue, kafetik pitxarreraino, baino gehien saltzen dena ECO30 da.
Kontzertuetarako edalontziez gain, platera eta mahai-tresnarik baduzue?Bai, platera berrerabilgarrien 3 eredu eskaintzen ditugu. Mahai-tresnak plastiko sendoz eginak eta berrerabilgarriak dira.
Kopak plastikozkoak al dira?Bai,plastiko berrerabilgarriz eginak eta arinak dira, kristalezkoen itxura badute ere.
EROSI
Nola jakin zenbat edalontzi behar ditudan?Parte hartzaile hainbat edalontzi aurreikusi behar dira. Zalantzak badituzu, guk aholkatuko dizugu. Alokatu ere egin ditzakezu, gure alokairuko zerbitzuarekin segurtasun stock bat izan dezakezu
Eskaeraren fakturarik egiten al da?Bai, erosketa guztiak faktura izaten dute, eta e-posta bidez bidaltzen da. Bezeroaren datuak sartzerakoan, ziurtatu zuzenak direla, akatsak ekiditeko.
Serigrafian kolore anitzeko diseinu batentzat, zen bat fotolito behar dira?Tinta kolore bakoitzak fotolito bat behar du. Online dendan, tintak aukeratzean, behar hainbat fotolito automatikoki erantsiko dira
Edalontzi eredu berean, kolore ezberdinetako edalontziak eskatu ahal ditzakegu?Bai, serigrafiatzen diren edalontzietan, eredu bakoitzak eskaintzen dituen koloreen artean aukera daiteke. Kolore bakoitzeko gutxiengo kopurua, kaxa osoa da.Serigrafiako tinta kolorea aldatu behar badugu 15€ko kostua du.
Zer egin dezaket diseinua nola egin ez badakit?Diseinatzaile grafiko baten laguntza eska dezakezu. Edalontzietarako diseinuetan espezializatuta dagoen baten zerbitzuak eskaintzen ditugu
Edalontzia erostean bidali behar al da diseinua?Ez, erosketa egin ondoren bidali daiteke, baina kontutan izan ekoizte-epea diseinua balioztatu ondoren hasten dela
Zenbat denbora behar da edalontziak ekoizteko?Edalontzi kopurua, inprimatze teknika eta urte garaiaren arabera, 5 eta 15 lan egun artean izan daiteke. Galdetu eta zehaztuko dizugu
Zein dira ordainketa moduak?Transferentzia, kreditu txartela edo Paypal bidez ordaindu dezakezu online dendatik
Eskaera jaso ondoren ordaindu daiteke?Ez, pertsonalizatuak direnez, ordainketa egin arte ez dira ekoiztera sartzen
Gutxiengo edalontzi kopuru bat erosi behar al da?Bai, gutxiengo kopurua kaxa bat da. Adibidez, ECO30 edalontzian kaxa txikiena 125 alekoa da
Nola kudea daiteke edalontzi berrerabilgarrien garbiketa eta biltegiratze logistikak?REUZ, S.L-k aholkularitza eskaintzen du garbiketa eta biltegiratze logistika nola kudeatu hobeto, edalontzi berrerabilgarrien erabilera ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
PERTSONALIZATU
Produktu guztiak pertsonalizatu ahal daitezke?Mahai-tresnak ezik,gainontzeko produktu guztiak pertsonalizatu daitezke, gutxienez kolore batean.
Ze azalera inprimatu daiteke edalontzian?Eredu eta teknika bakoitzak neurri ezberdina du. Kuatrikromiarekin edalontzien azaleraren %100 inprimatu daiteke. Gure webgunetik jaitsi dezakezu eredu bakoitzaren txantiloia.
Pertsonalizatu gabeko edalontziak erosi ahal ditzaket?Ez, gure produktua pertsonalizatua da. Baina ezinbestekoa bazaizu, jarri gurekin harremanetan
Ze teknika erabiltzen dira edalontziak inprimatzeko?Edalontzi guztiak serigrafiatu daitezke, batzuk kuatrikromia (IML) onartzen dute. Fitxa teknikoan eskura duzu informazio hori
Nork egiten du diseinua?Diseinua beti bezeroaren kargu doa, baina gure nahia laguntzea denez, webgunean eredu bakoitzaren txantiloia eta argibideak aurki ditzakezu. Diseinu generikoen katalogo bat ere badugu. Eta nahi izanez gero, diseinatzaile espezializatuen zerbitzua esk
Diseinu zerbitzurik baduzue?Bai, gure diseinatzaileek proposamen erakargarri bat egingo dizue, salneurri egokian.
Zer kolore erabili ditzaket serigrafian?Koloreak PANTONE SOLID COATED kartakoak izan behar dute. Edozein kolore berezi aukera daiteke 15€tako kostuarekin. 3000 aletik gora, kolore bereziak kostu gehigarririk gabe.
Edalontzi eredu ezberdinetan fotolito bera erabili al daiteke?Ez, eredu bakoitzak bere fotolitoa behar du, neurrira egokitua
GARRAIOA
Nire eskaeraren garraioa, neronek kudeatu ahal dezaket?Ez, baino aukera hori nahi baduzu gurekin harremanetan jarri.
Online dendatik kudeatu ahal daiteke eskaera gu geuk jasotzeko?Ez, momentuz ez dago aukera hori. Horrela egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan
Jai egunetan garraio zerbitzurik ba al da?Ez, emateak beti lan egunetan egiten dira
Garraio azkarra eskatu ahal daiteke?Zuzenean online dendatik ez, zerbitzu hori nahi baduzu jarri gurekin harremanetan
Edalontziak ez badira garaiz iristen, zer egin dezaket?Eskaera guztiei jarraipena egiten diegu. Nahi izanez gero, espedizio zenbakia emango dizugu
ZERBITZU OSAGARRIAK
Erosketa ez den beste aukerarik ba al dago?Bai, edalontzi generikoen errenta eskaintzen dizugu. Erabili ondoren itzuli eta kito!
Nola gutxitu dezakegu beharrezko edalontzi kopurua?Garbigailu mugikorrak edo H2GO makinak erabiliz, edo baita alokairuko segurtasun stock bat eskatuz.
Oso zikinak dauden basoak garbitzen al dituzue?Gure garbiketa prozesua, erantsitako hondakinak eta bakterien kutsadura deuseztatzeko gai da. Ez dugu edalontzirik baztertzen ezinbestekoa izan ezean.
Zenbat egun behar dira edalontzien garbiketarako?Zaila da zehaztea, garbiketa gelan dagon lanaren arabera izaten baita. 7 lan-egunekin nahikoa izan behar luke.
Garbiketa zerbitzua zein edalontzi kopurutik aurrera egin daiteke?Zerbitzu honek ez du gutxiengorik, ale bakoitzeko ordaintzen da. Hori bai, jakin garraioa bezeroaren kargu doala.
Nola eska dezaket garbiketa zerbitzua?Gurekin zuzenean harremanetan jarrita.
Zein da alokatu daitekeen gutxiengo kopurua?Errentako edalontzien gutxiengo kopurua kaxa bat da.E30 ereduan 480 ale eta E50 ereduan 216 ale.
Errenta zerbitzua online dendatik eskatzeko aukerarik ba al dago? Ez, gurekin harremanetan jarri behar duzu, zuzenean egiteko.
Alokatu daitezkeen edalontzien artean, zein eredu daude?Alokatu daitezkeen ereduak E30 (33 cl) eta E50 (50 cl) dira
Nori zuzenduta dago kudeaketa integralaren zerbitzua?Ekitaldi handi guztietara moldatu daiteke. Azken aldian hainbat udalerri zerbitzu hau erabiltzen hasi dira herriko jaietarako, eta ingurumen arloan lortutako onurak nabariak dira. Jarri gurekin harremanetan eta nahi izanez gero, argibideak ematera jo
ZURE AURREKONTUA MOMENTUAN KALKULATU
Nola egin aurrekontu bat?Oso erraz eta erregistratu gabe!
1.Aukeratu erosketa egitea 2. Menuan, nahi duzun produktua aukeratu 3. Produktuan sartu eta aukeratu “Aurrekontua egin” 4. Eskatzen dizkizun aukeraketak egin: produktuan kolorea, kopurua, tinta, diseinu zerbitzua eta garraioa 5. Atal guztiak osatu ondoren “saskira gehitu” eta aurrekontua ikusi ahal izango duzu.
Hemendik aurrera erosketa prozesua amaitu nahi baduzu, erregistratu eta ordainketa egin beharko duzu transferentzia, txartela (tpv) edo Paypal bidez.