Nola funtzionatzen du?

ERABILTZAILEENTZAT

1. Eskuratu edalontzia

Ekitaldira joaten direnek gordailu bat uzten dute edalontzia erabiltzeagatik. Oro har, euro bat izan ohi da edalontziko.

2. Berrerabili edalontzia

Edalontzi berrerabilgarriak nahi beste aldiz erabil daitezke ekitaldi batean.

3. Amaitzean, itzuli edalontzia

Ekitaldia amaitzean, bertaratuek antolatzaileei itzultzen dizkiete edalontziak, eta hasieran utzitako gordailua berreskuratzen dute.

edalontzi berrerabilgarriak jaialdietarako
edalontzi berrerabilgarrien sistema "Edalontziagatik ordainarazita, balioa ematen diogu berari eta ez dugu botatzen".

ANTOLAKUNTZARENTZAT

1. Erosi edo alokatu?

Zuen premien arabera, aukera ematen dugu edalontzi berrerabilgarriak erosteko edo, bestela, alokatzeko. Kontuan izan behar da zenbat jende ibiliko den, nolako jarduera mota den eta ekitaldiaren aurretik eta ondoren edalontzi ekologikoak nola kudeatuko diren.

2. Kudeaketa

Laguntza ematen dugu logistika prestatzeko orduan. Baita Edalontziaren gordailuaren balioa erabakitzen ere, eta orobat barran nola banatu eta kokatu. Basoak nola itzuli ere pentsatu beharra dago. Horretarako, asko laguntzen du EasyBox kutxa berriak!

3. Garbitua = hurrengorako prest

Ekitaldia amaitzean, bildu eta garbitu egin behar dira edalontzi berrerabilgarriak. Zeregin horretarako, garbiketa zerbitzua eskaintzen dugu, edo edalontziak garbitzekoa alokatu. Edalontzi ekologikoak berrerabilita lortzen dugu iraunkorrak izatea. Edalontzi bat berrerabiltzen dugun bakoitzean, aurrezpen ekologikoa biderkatzen dugu.

edalontzi berrerabilgarriak jaietarako
edalontzi berrerabilgarriak iritziak "Edalontzi berrerabilgarriak garbitzen ditugun bakoitzean, ekologikoagoak eta iraunkorragoak bihurtzen ditugu gure ekitaldiak"
edalontzi berrerabilgarriak jaietarako

EKITALDI HANDIETARAKO

A. Edalontzia ematea eta itzultzea

Edalontzi berrerabilgarriak egokitu egin behar dira jaialdi edo ekitaldi bakoitzean. Horregatik, zure neurriko irtenbide bat eskaintzeko lan egiten dugu. Edalontziak emateko eta itzultzeko guneak ipin ditzakegu tabernan, sarreran edo gune esklusiboetan. Hala, zerbitzariek edo langile espezifikoek kudeatuko dituzte.

B. Gordailu metodoak

Gordailu metodorik egokiena bilatzen dugu kasu bakoitzean:

_ Edalontzi berrerabilgarri bakoitzeko gordailurik merkeena (1 €)
_ Sartu edalontziaren kostua sarrerako prezioan
_Edalontzia eskuratzeko token (fitxa) espezifiko baten bitartez

C. Garbitzea eta berrerabiltze

Dirua aurrezteko eta iraunkortasuna hobetzeko modua ematen duten prozedurak erabiltzen ditugu garbitzeko orduan. Tokian bertan garbi ditzakegu edalontziak, edalontzi garbigailua alokatuta, edo ekitaldia ondoren garbitu, gure garbiketa eta biltoki zerbitzuarekin.

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.