Zure ekitaldien iraunkortasuna areagotu nahi baduzu, garbiketa zerbitzuarekin lor dezakezu. Platerak eta edalontziak garbitzeko gure prozesu industrialekin, haren iraupena luzatzea lortzen dugu. Horrela, are eta arrasto ekologiko txikiagoa utziko dugu: plastiko gutxiago, ekoizpen energia gutxiago, tinta gutxiago, CO2 gutxiago.
Enpresaren egoitzetan egiten da garbiketa, elikadurarako erabiltzen diren ontzien higiene arauak betez.
>Zerbitzu azkar eta eraginkorra
>Elikagaiekin erabiltzeko ontzien araudia betetzen dugu
>Poltsa konpostagarrietan paketaratzen dugu
>Edalontzi garbiak bezeroari bidaltzea kudeatzen dugu
Edalontziak gure instalakuntzara iristean garbiketa prozesuan sartzen dira:
1_ Garbiketa aurreko prozesua, erantsirik dauden hondakinak kentzeko
2_ Garbiketa makina industrialetan
3_ Lehorketa aire beroarekin
4_ Egiaztatu ondoren poltsa eta kaxa berrietan paketaratzea
Ecofestes arduratzen da edalontzi eta platera zikinak jasotzeaz, bezeroak adierazitako helbidean. Edalontzi gehienak errekuperatzeko, garrantzitsua da ekitaldia amaitu ondoren ahalik eta epe motzenean garbitzea. Garbitu ondoren, kaxak itxi eta zuk nahi duzun lekura eramango ditugu. Gure biltegian gordetzeko aukera ere baduzu