¿Ekozer?

Ecofestes 2005ean sortu zen, Sallenten (Bartzelona). Gaur egun, zenbait egoitza ditugu bai Espainian eta bai Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan (Frantzia eta Portugal).

Edalontzi berrerabilgarriak ekoitzi eta banatzen ditugu, bai eta beste produktu batzuk ere, hots, platerak, jateko tresneria eta katiluak. Gure misioa zera da, ekitaldien antolatzaileei ingurumenarekin errespetu handiagoz jokatzeko aukera ematea, eta soberako hondakin plastikorik ez izatea.

Ecofestesen, lan egiten dugu ekitaldiak iraunkorragoak izan daitezen. Horretarako ditugu gure zerbitzu lerroak: edalontzien alokairua, garbiketa, H2GO ikuzgailua eta ekitaldi handietarako Zerbitzu Integrala.
jaialdietarako edalontzi berrerabilgarrien hornitzailea Edalontziaren ekoizpenetik ekitaldiraino
edalontziak ekitaldiak iritziak "Plastikozko edalontziak egiten hasi ginen, eta gaur egun ekitaldietarako irtenbide ekologiko integralak eskaintzen ditugu"

Ekoizpen propioa

Edalontzi berrerabilgarrien ekoizpen prozesu osoa gure esku dago. Edalontziaren injekzioa da lehenengo gauza; ondoren, diseinu pertsonalizatua inprimatzen dugu, eta, azkenik, produktua ekitaldira eramaten dugu.

Prozesu osoa da, zerbitzu eraginkor eta kalitatezkoa bermatzen duena.

edalontzi berrerabilgarrien enpresa

Beti aurrezki ekologikoa bilatzen

Ecofestesen, etengabe berrikusten eta hobetzen dugu gure edalontzi berrerabilgarrien ekoizpen prozesua, zerbitzurik onena emateko, zerbitzua bera ere ahal den iraunkorrena eginez. Horregatik, hona hemen aplikatzen ditugun neurrietako batzuk:
  • Moldeak hozten dituzte ur zirkuitu itxi batekin.
  • Polipropileno plastikoa erabiltzen dugu, hori baita birziklatzeko gaitasunik handiena duena eta Ingurumenari kalterik txikiena egiten diona.
kontzertuetarako edalontzien hornitzailea
  • Inprimatzeko erabiltzen ditugun tintak, ez dira kutsakorrak.
  • Serigrafia prozesuko disolbatzaile kimikoak iragazi eta errekuperatzen ditugu.
  • Poltsa konpostagarriekin paketaratzea.
  • Kartoizko kaxak berrerabili eta birziklatzen ditugu.
  • Paletak biltzeko plastikorik meharrena (7 mikratakoa) erabiltzen dugu.



edalontziak ekitaldiak kritikak "Beti ari gara berritzen eta aukerarik onenak eta ekologikoenak bilatzen"
#

Ekologiarentzat berritzen

Gure laborategian, lanean ari gara irtenbide ekologikoagoak lortzen lagunduko diguten hobekuntzak esakintzeko.Horregatik:

  • edalontzia egiteko beharrezko materiala gutxitzeko saiakerak egiten ditugu.
  • edalontzien forma eta textura egokiak probatzen ditugu, beraien erabilpena hobetzeko.
  • Material biodegradagarriekin ikerketak egiten ari gara
  • pertsonalizazio teknika berriak txertatzen ditugu
  • edalontzien kudeaketarako makinetan berrikuntzak egin ditugu, adibidez H2GO eta garbigailuak.
  • garbiketa aukera berriak bilatzen ditugu, eraginkorragoak izateko eta higiene maila altuena lortzeko.
Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.