<< Itzuli
PERQUE_METAS_SLIDEIMG_ALT

Helburu hirukoitza lortu

1. Hondakinak gutxitu Ekitaldi batean sortzen diren hondakinen %80ekiditen dute edalontzi berrerabilgarriek. Modu honetan, aretoaren garbiketaren kostua eta kudeaketa gutxitzen dugu.
2. Marketinga indartu Edalontzi berrerabilgarriak piblizitatea egiteko euskarri on bat dira. Zure marka edo mezua zabaltzen laguntzen dute. Baita babesle eta laguntzaileen publizitatea egiteko ere.
3. Aurreztu Itzuli gabeko edalontzien gordailuarekin aurrez egindako inbertsioaren kostua errekuperatzen da, eta diru-iturri ere izan daiteke.
baso jasangarriak iritziak "Hondakinik onena, inoiz sortzen ez dena"

Edalontzi berrerabilgarririk onena

Plastikozko edalontzi bat sendotasun eta erabilpen handikoa

_Pila daitekeena da, eta birzikla daitekeen plastiko arinez egina dago, BISFENOL A-rik gabe
_ Plastiko lodiera minimoa, eta elastikotasun puntu bat du, kolpeak hobeki hartzeko eta gehiago irauteko
_ Elikaduraren araudia betetzen du (CE 1935/2004 del 2004).
_ Ontzi garbigailuan garbi daiteke

Gehiago irakurri >>
basoak berrerabiltzeko aholkuak

Teknika berrienekin pertsonalizatu daiteke

_Kalitate, bereizmen eta iraunkortasun handia
_Tinta bezala argazki inprimaketa (IML) erabil daitezke
_Edalontziaren gainazal osoa inprima daiteke

Gehiago irakurri >>

Datuek hori adierazten dute

Hondakin gutxiago lurrean

edalontzi jasangarriak kontzertuak
Ekitaldi bat amaitzean, metro koadroko dauden edalontzi berrerabilgarrien hondakinak hutsaren hurrenak dira.

Plastiko gutxiago

5000 pertsonako ekitaldia edalontzi jasangarriak jaialdiak
Bigarren urtean, edalontzi berrerabilgarriak egiteko erabiltzen den lehengaia eta erabilera bakarreko edalontziak sortzeko erabiltzen dena berdindu egiten dira.

CO2 gutxiago

Ekitaldia 5000 pertsona Plastikozko edalontzi jasangarriak
Edalontzi ekologikoekin, garraioarekin zerikusia duten CO2 isurketak nabarmen gutxitzen dira.
Gehiago irakurri >>
PERQUE_METAS_CICLE_ALT

Bizi-zikloa

Gure edalontziek bizi-ziklo jasangarria dute

1_ Jatorria polipropilenoa da, klororik gabeko material birziklagarria.

2_ Edalontziak pertsonalizatu eta bezeroarenganaino garraiatzen ditugu.

3_ Berrerabilpena ekitaldian hasten da. Edalontzia hainbat aldiz erabili daiteke.

4_ Ekitaldia amaitutakoan, garbitu eta hurrengo ekitaldiraino.

5_ Zikloa ixten dugu edalontziak birrindu eta materiala birziklatuz. Material horrekin beste produkte batzuk ekoitzen dira.

Aholku jasangarriak

> Ez ezazu inprimatu ekitaldiaren urtea edalontzian.

> Erabili garbiketa sistema, edalontzi garbigailuaren zerbitzua kontratatuta.

> Bildu edalontziak kutxa gotorretan.

> Alokatu edalontzien erreserba stock bat, itzuli ahalko duzu.

> Ipini H2GO aparatuak, eta horrela edalontzi gutxiago beharko duzu ekitaldian.

> Erabili Easybox itzultzen diren edalontzi zikinetarako. Garbiagoa da, eta era berean amaierako kontaketa errazten du.

> Ipini kartelak eta azaldu edalontzi berrerabilgarriaren funtzionamendua

> Erabili edalontzia zure mezu ekologikoa zabaltzeko.

Edalontzi berrerabilgarri hoberena
Edalontzi  birziklagarriak ekitaldiak
Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.