Hasiera-> Lege oharra
Web lege oharra

ECOLOGIA PER FESTES, S.L.

www.ecofestes.com

web Lege Oharra

1. Informazio orokorra.

Ondorengo baldintzak direla medio, http://www.ecofestes.com (aurrerantzean “Web”a) URL helbidearen web-eko informazioa eta legezko erabilera arautu egin dira; Ecologia per Festes, S.L. enpresak (aurrerantzean “Enpresa” ), gizarte helbidea: Carrer Sèquia 19, Sallent 08650, Bartzelona, Espainia, IFK B64242134, Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 38709 liburukia, 186. folioa, B332588 orria, 1. inskripzioa, Espainiako Legeriari jarraiki, uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Sozietateko Zerbitzuena eta azaroaren 3ko 32/2003 Legea, Telekomunikazio Orokorrena, Interneteko Erabiltzaileentzat eskuragarri jarri du arautegia.
Web-eko helburua da Enpresa ezagutzera ematea eta aldi berean gure produktuak barreiatzeko, komunikabidetan horien eta bestelako informazio zein argitalpen moten inguruko informazioa emateko erabilgarria izatea. Web-ak halaber komunikazio gune bat eratu nahi du gure bezero, hornitzaile zein Interneteko gainerako Erabiltzaileak barne hartzen dituena.
Web-ak, bestalde, merkataritza elektronikoaren gunea jarri du erabilgarri, bezeroek eta/edo etorkizuneko bezeroek euren eskariak egiteko aukera izan dezaten, Enpresak fabrikatzen eta merkaturatzen dituen produktuen inguruan.

2. Baldintza orokorrak.

Baldintza orokor hauen bidez, Enpresak Interneteko Erabiltzaileentzat dohainik eskuragarri jarri dituen Web-eko sarbidea eta erabilera arautzen dira. Sarbidea eskuratu nahi izatean, baldintza guztiak erabat onartuak izan direla ulertzen da. Web toki honetan eskainitako hainbat Zerbitzuren erabilera arautu egin da, halaber, kasu bakoitzerako aurreikusi baldintzen arabera eta Zerbitzu horien erabilera soilak baldintzak onartuak izan direla ulertzera garamatza.

3. Jabego Intelektuala eta industriala.

Espainiako legeriari jarraiki, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Lege Dekretua, zeinen arabera Jabego Intelektualaren Legeko Testu Moldatua onartuko den, Web-eko jabego intelektualaren eskubideak, bere kode iturria, diseinua, nabigazio egitura, datu baseak eta barne hartzen dituen elementu ezberdinak Enpresaren titulartasunekoak dira; Enpresari dagokio ustiapen eskubideen jarduera esklusiboa, alegia erreprodukzioa, banaketa, jakinarazpen publikoa eta eraldaketaren inguruko eskubideena.

Web-eko informazioaren erabilera baimendu gabeak, bere birsalmentak, hala nola Enpresaren Jabego Intelektual edo Industrialeko eskubide urratzeak, legez ezarritako erantzukizunak derrigorrez bete behar izatera daramate.

4. Estekak.

Enpresaren Web-eko hirugarrenen esteka oro, bere orrialde nagusiari dagokio; debekatuta dago, espresuki, bestelako esteka mota hala nola Web-eko edukien inguruko bestelako aprobetxamendu oro, hirugarren baimendu gabeen aldekoak izan litezkeenak. Esteka baten ezarpenak, iraganeko edo orainaldiko harremanak inplikatzen ditu, Enpresa eta dagokion web-eko jabearen artean; baina Enpresaren aldetik ez du inplikatuko bere eduki edo Zerbitzuak onartzen direnik edota Enpresa horiekin ados dagoenik.
Enpresak ez du bere gain hartuko hirugarrenen web ezberdinetako informazioaren erantzukizunik, betiere horiek ecofestes.com. web-etik esteka edota bilatzaile bidez eskuratuak izan direnean. 

5. Erabilera baldintzak.

Enpresaren eskumeneko jarduera da, edozein unetan eta aurretiko inolako jakinarazpenik gabe, Web-eko informazioaren, konfigurazioaren eta dagokion aurkezpenaren zein sarbide baldintzen aldaketak eta eguneratzeak egitea.
Enpresak ezin du bermatu Web-eko sarbidean edota bere edukian inolako etenaldi edota akatsik gertatuko ez denik, ezta edukia jada eguneratua izan denik ere. Enpresak bere gain hartuko ditu, betiere jarduera hori ezinezkoa izatera edota eragoztera daramaten arrazoirik ez dagoenean, eta edukietako akatsak, deskonexioak edota eguneratze ezak jazo direnaren berri izan bezain azkar, akatsak ebazteko, komunikazioa berreskuratzeko eta edukiak eguneratzeko beharrezko zeregin guztien betekizunak.
Web-eko sarbide hala nola bere informazioaren inguruan egin ahal den erabilera baimendu gabearen ardura esklusiboki erabiltzaileari dagokio. Enpresak ez du bere gain hartuko sarbide edo erabilera horren inguruko inolako ondorio zein kalterik. Enpresak ez du bere gain hartuko jazo litekeen segurtasunari dagokion akatsik, ezta Erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), edota bertan gordetako fitxategietan edo dokumentuetan jazo litekeen bestelako kalterik ere, arrazoi hauen ondorioz:

  • Web-eko edukien konexiorako erabili den software gaiztoa, Erabiltzailearen ordenagailuan aurkitzen dena.
  • Nabigatzailearen funtzionamendu okerra,
  • Nabigatzailearen bertsio eguneratu gabeak.

Enpresak ez du bere gain hartuko Web-etik estekatu edukien inguruko erantzukizunik, betiere bere edukiarekin zerikusirik izaten ez duenean; halaber ez du bermatzen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), dokumentuetan edota Erabiltzailearen fitxategietan nahasteak sortzeko bidea eman dezaketen  software gaizto edota bestelako elementuen presentzia eragotziko denik; ez dagokio bere gain hartzea arrazoi honengatik Erabiltzailearengan eraginiko edonolako kalteren inguruko erantzukizunik.
Erabiltzaile, bezero edota hirugarren batek kontsideratzen duenean web estekatuen bidez eskuratu edukia edota Zerbitzuak legez kanpokoak direla, edo kalte-galeren ordainketa jaso lezakeen Erabiltzaile, bezero edota hirugarren baten ondare zein eskubideak kaltetu egin direla eta bereziki, ondorengo egoeren aurrean:

  • arautegi penalaren arabera delituzkoak kontsideratu litezkeen jarduerak edota edukiak,
  • jabego intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak edota edukiak,
  • orden publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa arriskuan jartzen duten jarduerak edota edukiak,
  • osasun publikoa, pertsonaren duintasunarekiko errespetua, bereizkeria eza, osasunaren zein haurtzaroaren babesa arriskuan jar dezaketen jarduerak edota edukiak,
  • horren berri ematea dagokio, eta aurkitu diren legez kanpoko gertaerak azaltzea, helburu honetarako erabilgarri dagoen posta elektronikoan: ecofestes@ecofestes.com.


6. Datu pertsonalen babesa.

Espainiako legediari jarraiki, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesarena eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuari jarraiki, zeinen arabera abenduaren 13ko datu pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoaren garapenerako Arautegia onartuko den, “kontaktua” eta “merkataritza elektronikoa” zerbitzuak erabiltzeko, Erabiltzaileek eta/edo bezeroek aurretiaz Enpresari hainbat datu pertsonal eman beharko dizkiote (aurrerantzean “Datu Pertsonalak”). Enpresak Datu Pertsonalak tratatuko ditu aurreikusi helburuak eta Datu Pertsonalen Babeserako bere Politikan definitutako baldintzak kontuan hartuta. Horren arabera, Enpresak jakinarazten duenez, zure datuak Enpresaren jabego diren fitxategitan gordeko dira, bere informazio-sistemaren baitan eta fitxategi hauek Datuen Babeserako Espainiako Agentzian behar bezala erregistratuta daude, Espainiako legeriaren arabera ezinbestekoa den modura.
Erabiltzaileak eta/edo bezeroak Web-eko “kontaktua” eta “merkataritza elektronikoa” formulario bidez ematen duen informazio guztia egiazkoa izan beharko da eta Enpresari baliabide honen bidez eman dizkion datuak benetakoak direla bermatu beharko du. Era berean, Erabiltzailearen eta/edo bezeroaren erantzukizuna da Enpresari emandako informazio guztiaren eguneratze etengabea mantentzea, erantzun ahal izateko, une orotan, Erabiltzailearen eta/edo bezeroaren egoeraren aurrean. Edozein kasutan, Erabiltzailea eta/edo bezeroa izango da erantzule bakarra, ematen duen informazio faltsu edo okerraren hala nola emandako informazioagatik Enpresan edota hirugarrenengan eragin ahal dituen kalteen aurrean.

“Kontaktua” formularioan jasotako datuen helburua da informazioa eskatzea edo bestela Enpresa, bere produktu, Web-eko edota zuretzat interesgarriak izan litekeen beste edozein alderdiren inguruko adierazpenak ematea.
“Merkataritza elektronikoa” formularioan jasotako datuen helburua da merkataritza, logistika, administrazio eta lege arloko bere eskaerak gestionatzea.
Enpresak, emandako Datu Pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du. Ondorioz, Datu Pertsonalen zein horiek gordetzeko eta horien aldaketa, galera, baimendu gabeko tratamendu edo erabilera eragozteko beharrezko neurri guztiak hartzeko bere betebeharra aintzat hartzera konprometitzen da.
Gure erabiltzaile eta/edo bezeroen inguruko informazio guztia ez da hirugarrenentzat eskuragarri jarriko, inolako kasutan.
Emandako Datu Pertsonalen arloan, sarbide, zuzenketa, aurka egite eta ezeztatze eskubideak betearazi daitezke, Espainiako legeriaren arabera, ondorengo helbidean: Ecologia per Festes, S.L., Carrer Sequia 19, 08650 Sallent, Bartzelona, Espainia edo bestela ecofestes@ecofestes.com posta elektronikoan.
Erabiltzaileak, emandako datuen tratamendurako baimena ematen du, dagozkion helburuak garatzearren, Enpresaren Web-eko formularioak betetzean, eta jaso ahal izatearren, ohiko komunikabideak direla medio, Enpresaren ustean beretzat interesgarria izan litekeen informazioa.

7. Cookiak.

Enpresak Cookiak erabili ahal ditu, Erabiltzaile bat Enpresaren Web-eko edukian zehar nabigatzen dabilenean. Web-eko Cookiak ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin (Erabiltzaile anonimoa) soilik lotzen dira; ez dute Erabiltzailearen izen-abizenen berri ematen. Cookien bidez, Enpresak erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutu ahal ditu. Erabilitako Cookien bidez ezinezkoa da Interneteko beste web tokitan sortutako artxibo Cookiak irakurtzea. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake, Cookiak jaso dituen edo ez jakiteko eta hauek bere disko gogorrean instalatzea eragozteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen instrukzio eta eskuliburuak, informazio hau hedatu ahal izateko. Web-eko erabilera egokia egiteko, ez da beharrezkoa Erabiltzaileak instalazioa baimentzea, Enpresak bidalitako Cookiena.
Enpresaren Web-eko Cookiak Erabiltzailearen ordenagailuan instalatu ahal izango dira, betiere hauek disko gogorrean instalatzea eragotziko duen aukera aktibatuta ez dagoenean. Erabiltzaileak bere disko gogorra ustiatu ahal izango du instrukzio gidaliburuarekin eta bere sistema eragilearen laguntzarekin (oro har, Windows sistema eragiletan «C» karpeta edo dagokion disko unitatea/windows/cookiak edota windows/Interneteko behin-behineko artxiboak kontsultatu beharko ditu) instalatu zaizkion Cookiak xehetasun gehiagorekin ezagutzeko eta horien ezabaketa egiteko, bere ustean hala badagokio.

8. Eskaerak.

“Dendara” sartzen garenean, Enpresak merkaturatzen dituen produktu guztiak azalduko dira. Horietako baten gainean saguarekin klik egitean, produktuaren inguruko informazio guztia azalduko zaigu (neurriak, koloreak, serigrafia, kutxa unitateak, etab.). Bezeroak serigrafia mota eta zerbitzatu beharreko kopurua hauta ditzake. Hautaketa egitean, erosketa otarrean erantsi ahal izango du. Bezeroak behar dituen produktu guztiak erantsi ditzake. Erosketa otarrean produktu bat eransten dugun bakoitzean, bezeroak produktuaren prezioa, bere garraioaren prezioa, horietako bakoitzari dagokion zerga eta eskaeraren amaiera prezioa ikusi ahal izango ditu.
Produktuen preziotan Europar Batasuneko herrialdetako Balio Erantsiaren gaineko Zerga erantsiko beharko da, aldiz, gainerako herrialdetan ez da zerga hau erantsiko. Espainian, Kanariar Uharteko, Ceutako edo Melillako preziotan ere ez da zerga hau erantsiko.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, oro har, % 21aren ezarpen mota aplikatzen da zerga hau aplikatzea dagokion Europar Batasunaren lurraldean. Zerga hau ordaintzetik libre geratuko dira Europar Batasuneko herrialdetako enpresa guztiak, Espainiako enpresen kasuan izan ezik. Munduko beste edozein herrialdera eginiko salerosketaren kasuan ez da BEZ zerga aplikatuko, hala ere herrialde bakoitzeko aduana sistemek dagozkien ezarpenezko zergak aplikatuko dituzte.
Bere erregimen fiskal berezia kontuan hartuta, komunitatetik kanpo dauden lurraldetzat hartzen dira Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melillako geografia eremuak. Ondorioz, lurralde horietako egoiliarrak, egiten dituzten erosketetan BEZ ordaintzetik libre daude (aduana bulegoko gastuak eta inportazio zergak ez dira barne hartzen artikuluaren prezioan, ezta bidalketa prezioan ere, ordainketa merkantziaren hartzaileak artikulua jasotzean egin behar izanik).
Produktuen prezioak berrikusi eta aldatu egin ahal dira Enpresan, edozein unetan, baldintzek hala eskatzen dutenean.

9. Datuen formularioa.

Eskaera egitea amaitzean, datu fiskalen adierazpenera pasatuko gara. Horretarako, horiek sartzeko formularioa izango dugu eskuragarri. Sartu ditugunean, beste formulario bat beteko dugu, harremanerako pertsonaren datuekin eta eskaeraren entrega datarekin. Entregarako gutxieneko epea 15 egunekoa izaten da.
Datu hauek guztiak, indarrean dagoen Espainiako legeriak babesten ditu, lege-ohar honen 6. atalean xedatuaren arabera.

10. Ordainketa sistemak.

Eskaerak prestatu aurretik, beharrezkoa da ordainketa aurretiaz egina izatea.
Lau ordainketa modalitate daude:

  • Txekea
  • Banku-transferentzia
  • Kreditu txartela
  • PayPal


Lehenengo bi ordainketa modalitatetan, hautatu direnean, horiek behar bezala betearazteko jarraitu beharreko urratsak azalduko dira, xehetasun guztiekin.
Gainerako bi modalitateak berriz, PayPal ordainketa pasagunearen bidez egingo dira.
PayPal pasagunearen bidez, kontsumitzaileak posta elektronikoa erabilgarri izango du Internet bidez ordainketak modu seguru, eroso eta errentagarrian egin ahal izateko. PayPal sarea, denbora errealeko ordainketaren irtenbide globala lortzeko banku kontuen eta kreditu txartelen inguruko finantza azpiegituran oinarritzen da. PayPal pasaguneak, hain zuzen, ohiko ordainketa mekanismoak atsegin ez dituen edonor asebetetzeko bereziki pentsatutako zerbitzu mota eskaintzen du.
Informazio gehiago eskuratzeko, Paypal-en web orrialdea bisitatu. http://www.paypal.com.

11. Bezeroaren arreta.

Enpresak bezeroaren arreta sailarekin kontatzen du, gure produktu, eskaera edo bidalketaren inguruan sor litekeen edonolako arazo ebatzi ahal izateko, ondorioz, gure helburua da bezeroentzat arreta azkarra eta eraginkorra eskaintzea.

  • Posta-e: ecofestes@ecofestes.com
  • Tel.: +34 93 837 15 48


12. Legedi eta jurisdikzio aplikagarriak.

Baldintza orokor hauek Espainian arlo honi dagokionez indarrean dagoen legeriaren arabera interpretatuko dira, izaera subsidiarioaren arabera aplikatuak izanik, aurreikusi gabeko egoera guztietan.
Web-eko erabiltzaileek irakurri dute eta arestian azaldutako guztiaren jabe dira, euren borondatez bere horretan onartuz.
Edonolako iruzkin edo iradokizunik helarazi nahi badiguzu, ondorengo posta elektronikora bidali: ecofestes@ecofestes.com


 


_

Eskaeren entrega zerbitzua, gehienez 6 eguneko epean.

ECOFESTES
c/ Estaci├│ 42-44, 08650 Sallent
Barcelona (Catalunya)
Tel. +34 93 837 15 48

Harremanetan jarri Harremanetan jarri