Hasiera->Ekologia->Errespetatu egiten dugu ingurumena
Errespetatu egiten dugu ingurumena

Ecofestes-en oinarri-oinarrian, ingurumenaren aldeko apustua dago, festa eta ospakizunetarako irtenbide ekologiko berriak bilatu nahia.
Errespetu hori ez litzateke erabatekoa izango, baldin eta gure produktuak ekoizteko eta banatzeko prozesuetan neurri jakin batzuk hartuko ez bagenitu.
Eta, hain zuzen ere, neurri horiexek dira gure bereizgarri.

Ekoizpen- eta banaketa-prozesuetan energia berriztagarriak hobeki baliatzea eta sustatzea da Ecofestes-ek egiten dituen inbertsio guztien helburua.

Ur-zirkuitu itxia duten injekzio-moldeak hozteko prozesua: era horretan, saihestu egiten dugu behar baino baliabide natural gehiago erabiltzea.
Polipropilenoa erabiltzea gure produktu guztietan, material horixe birziklatzen baita errazen eta, erraustegi batean bukatuko balu,horrek kutsatuko bailuke gutxien.
Edalontziaren injekzio-prozesua eta serigrafia-prozesua elkarrengana hurbiltzea, garraioan ibilbide luzeak saihestu eta CO2 isuriak murrizteko.
Tinta ez-kutsatzaileekin eta etxean erabiltzeko modukoekin egindako serigrafia.
Serigrafia-prozesuaren barnean, produktu kimikoak araztea eta berreskuratzea, hondakinen sare publikora ez botatzeko.
Edalontziak kaxetan sartzeko, patata-fekulaz egindako poltsa bat erabiltzea, materia organikoaren edukiontzian utz daitekeena, gero konposta egiteko.
Bezeroak itzultzen dituen kartoizko kaxak berreskuratzea, berrerabiltzea edo birziklatzea.
7 mikrako plastikotan bildutako paleta, hondakin plastikoak murrizteko. Birziklatze-edukiontzian utz ezazu.
Eguzki-plakak instalatzea serigrafiaprozesua egiten den nabean. Eskariak ibilgailu elektrikoekin banatzea inguruan dauden tokietara.
_

Ecofestes zuen hondakin plastikoen murrizketan arduratzen da, gure lan-taldea zuen esanetara dago.

ECOFESTES
c/ Estaci├│ 42-44, 08650 Sallent
Barcelona (Catalunya)
Tel. +34 93 837 15 48

Harremanetan jarri Harremanetan jarri