Hasiera->Ekologia->Helburuak
Helburuak


Gots reutilitzables

Eragotzi egiten du hondakin plastikoak sortzea jende askok parte hartzenduen aisialdi-ekintzetan.

Edalontzia alokatu egiten da. Horrela, parte-hartzaileek edalontzi bat hartu, eta nahi adina aldiz erabili ahalko dute.
Ekitaldia bukatzen denean, beretzat har dezakete edalontzia edo itzuli egin dezakete, eta antolatzaileek, era berean, itzuli egingo diote haren truke ordaindu duen dirua.
Modu horretan, ez da sortuko plastikozko zabor-pilarik, eta eragozpen gutxiago eragingo zaie herritarrei eta inguruari.

 

edalontzi

Ekitaldia antolatu dutenen marketinga indartzen du.

 


Gure produktuak serigrafiaz marka daitezke, eta, era horretan, tresna on bihurtzen dira ekitaldiaren berri zabaltzeko eta publizitatea egiteko.
Korporazio-irudiak zabaltzeko erabil daitezke, leloak, ilustrazioak, logotipoak…
Azken batean, norberak nahi duen mezu oro jar daiteke.

Vasos reutilizables

Diru-iturria da antolatzaileentzat.

 

 

Esperientziak esaten digu jende askok beretzat hartzen duela edalontzia, hala nahi duelako edo ahaztu egin zaiolako itzultzea.
Beraz, edalontziaren truke ordaindu duten diruarekin (1€ jartzea izaten da ohikoena), edalontziaren gastua ordaindu eta irabaziak eskuratzen dituzte antolatzaileek.


Hortaz, aisialdi-ekintzen antolatzaileek esku-eskura daukate produktu erabilgarri, ekonomiko eta arrakastatsu bat, ingurumena errespetatzeko borondatez sortua, eta keinu txiki batekin onura handia dakarrena.

_

Ecofestes zuen hondakin plastikoen murrizketan arduratzen da, gure lan-taldea zuen esanetara dago.

ECOFESTES
c/ Estació 42-44, 08650 Sallent
Barcelona (Catalunya)
Tel. +34 93 837 15 48

Harremanetan jarri Harremanetan jarri