Hasiera->Ekologia->Bizi-zikloa
Berreskuratu ondoren ixten da bizi-zikloa
Bizi-zikloa
Bizi-zikloa

Atal honetan, ikus dezakegu gure edalontzi berrerabilgarri eta birziklagarrien prozesu ”eko-arduratsua”.
Hasieran, polipropileno pikorra erabiliz, edalontzi berrerabilgarriak egiten dira, injekzio molde baten bidez.
Gero, edalontzien pertsonalizazioa egiten dugu, serigrafia teknikaren bidez eta gure bezeroek zehaztutakoaren arabera.
Alokatzeko edalontziak jai edo ekitaldira datozenen esku jartzen dira, erabil ditzaten.
Helburua berrerabiltzea edo birziklatzea da. Edalontziak garbitu eta berriz erabil daitezke, edo berreskuratu; hau da, gure eguneroko bizitzan baliagarri izan daitezkeen beste tresna batzuk egin daitezke haiek erabilita (betiere, elikagaiekin kontaktuan egongo ez diren produktuak).

Polipropilenoa
Polipropilenoa

Polipropilenoa da materialik egokiena plastikozko gure produktuak egiteko, beste material batzuek baino trinkotasun gehiago ematen baitu.

Elikaduraren arloan erabil daiteke, 160 ºCtik gorako tenperaturara iritsi behar du urtzeko, eta, horri esker, ontzi-garbigailuan sar daiteke.

Horixe da materialik onena behin eta berriz erabili eta gero birziklatzeko, ez baitu klororik.

Europako Batasunak elikadura arlorako finkatu dituen arauei jarraitzen diete gure produktuek, eta, zehazki, 2004ko urriaren 27ko CE 1935/2004 araudian ageri direnei.

Serigrafia
Serigrafia

Serigrafiaz marka daitezke gure produktu guztiak, eta kontsumitzaileak nahi duena jarri. Mezua ongi markatuta gera dadin, polipropilenoarekin bakarrik erabiltzen den tinta bat hautatu dugu. Tinta horrek ere Europako araudiak betetzen ditu, elikadura arloan erabiltzeari eta jostailuen segurtasunari buruzko EN 71 arauaren 3. atala, hain zuzen ere.Tinta zuriarekin inprima dezakegu, beltzarekin edo bezeroak nahi duen Pantone kolorearekin. Tinta bat baino gehiago ere erabil daitezke, eta horrek erakargarriagoa egiten du diseinua.

Garraioa
Garraioa

Kartoizko kaxa sendo-sendoetan banatzen ditugu gure produktuak, gure garraiolarien bidez; horri esker, bermatu egiten dugu adostutako epean iritsiko direla bezeroarengana.
Ecofestes-ek, gainera, plastikozko kutxa batzuk ere eskaintzen ditu edalontziak hobeki gordeta egon daitezen.

Festa
Festa

Festan parte hartzen dutenek edalontzi bat eskuratuko dute eta nahi adina aldiz erabili. Haiek erabakiko dute edalontzia
beretzat hartu edo antolatzaileen esku utzi berriz ere; itzultzea erabakitzen badute, antolatzaileek, era berean, itzuli egingo diete haren truke ordaindu duten dirua. Modu horretan, ez da sortuko plastikozko zabor-pilarik, eta eragozpen gutxiago eragingo zaie herritarrei eta inguruari.

Berrerabili
Berrerabili

Edalontziak 80 ºC-an garbituta, berriz erabiltzeko moduan egongo dira.
Produktuak erabili eta garbitu ondoren, gorde egin daitezke hurrengo ekitaldiren baterako.

Berreskuratu
Berreskuratu

Produktua berrerabiltzea izango litzateke zikloa ixteko erarik onena.
Baina denek ezin dute edalontzi kopuru handi bat garbitu eta beste noizbait erabiltzeko gorde. Hori jakinda, produktua berriz erosi eta tenperatura handian urtzeko zerbitzua eskaintzen du Ecofestes-ek. Urtu ondoren, beste molde batean injekta daiteke, eta beste produktu bat egin, jatorrizkoarekin zerikusirik ez duena: adibidez, sakelako hautsontzi bat.


Denak ikusi
_

Eskaeren entrega zerbitzua, gehienez 6 eguneko epean.

ECOFESTES
c/ Estació 42-44, 08650 Sallent
Barcelona (Catalunya)
Tel. +34 93 837 15 48

Harremanetan jarri Harremanetan jarri